XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadirekiko jarrera Mekanismo horiek detektatzeko Antxon Azkargortak El Pais-en diskurtsoaz baliatu da, baina ez diskurtso globalaz.

El problema vasco delakoaren inguruan sortutako diskurtsoa izan da tesiaren aztergaia.

Horretan El Pais-ek bere errekurtso eta baliabide guztiak jokoan jartzen ditu arazoa delako hori aztertzerakoan adierazten du.

Hor diskurtso serio, objetibo eta aseptikoa dena, normalean, etendu egiten da.

Euskadirekin, ez dakit zergatik baina, paperak galtzen ditu behin baino gehiagotan.

Ondorioz diskurtsoaren baitan guk salbuespenak deitzen ditugunak aurkitzen dira; insultoak eta biraoak, esaterako.

Aipatzen ditu halaber, guztiz bitxiak suertatu zaizkion paradoxak.

Izan ere 86.eko hauteskundeetan HBk izandako igoeraz amplias minorías aipatu zuen El Pais-ek.

Logikoki finkatzen du ezin da esplikatu zer den amplias minorías bat.

Edo amplia da, edo minoría da.

Paradoxa eta biraoak errepikatu egiten dira.

Ez hori bakarrik, behin baino gehiagotan paperak galdu egin ditu erabiltzen dituen kalifikatiboak gehiegizkoak direlako.

Nonbait bere senetik ateratzen dela dirudi.

Sintoma horiek eta egunkari horrek erabiltzen dituen ideologikaren lugares comunes edo abiapuntuak aztertuz, Euskal Herriarekin zerikusi duten gauaejub arrakalak sortzen direla ideologia horretan ikusteko parada izan dutela gaineratzen du.

Horregatik Euskadi oso probaleku ona da horrelako diskurtso objetibizante sasineutro eta sasizientifiko-juridiko horren mugak ikusteko salatzen du.

Ikusteko noraino heltzen den bere objetibotasuna, eta bere itxura gordetze hori.

Euskadirekin behin eta berriro paperak galtzen ditu, kasu askotan tipoa sutan jartzen da eta hiztegian ere nabaritzen zaio nola, Estatuko egunkaririk serioena izanik ere, halako hitz eta bokabulario xelebreak erabiltzen dituen.

Ezkerraren jokamoldeak Auzi honetan, behin eskumak hartzen duen jarrera ikusirik, ezker iraultzaileak hartu ohi duen jarreraz itaundu diogu.

Bere esanetan, ezkerra beti honen kontrakoa egiten saiatu da historikoki.

Diskurtso iraultzaileak, ez bide du inoiz ezkutatu zer nahi duen edo zertara doan.

Behintzat horren harrotasuna izan du betidanik -aldarrikatzen du.

Ezkerrako pertsona batek ezin du inoiz bere diskurtsoan holako mekanismo ezkutatzaileak erabili.

Horiek beti izan dira eskumaren pribilegioak.

Ezkerraren irabazteko eta eskumaren kalterako da beti argitasuna eta gardentasuna.

Diskurtsoa ahalik eta gardenena izan behar du, zeren jendeari gauzak diren bezala esan behar zaizkio.

Ezkerrak arlo teorikoan duen arazoa beti da tokian tokiko azterketa egokiak egitea, Azkargorta irakaslearen ustez.

Esan nahi dut teorizazio orokorra nahiko ona duela marxismoaren ildotik segituz - aitortzen du.

Arazoa da marxismoaren gaurkotasuna bilatu behar dela, eta marxismoaren irakurketa tokian tokikoa egitea.

Hori izan da beti ezkerra eta herri bakoitzeko ezkerraren arazoa.

Ereduek ez dutela balio esan nahi dut, azken batean Euskadi ez da Nikaragua, ez Sovietar Batasuna, eta alderantziz.

Ezkerraren desafioa, leku guztietan, bere kondizio eta egoera propioaren irakurketa bat egitea da, marxismoaren ildotik baina bere egoeraren azterketa zehatzaren araberakoa.

Hori da historikoki ezkerraren problema.

Kontraesanak eta aurkikuntzak Tesi lanera itzuliaz, politikaren inguruko irakurketa eginez gero uler daitezkeela bertan ematen diren kontzeptu guztiak azaltzen du.

Bere ustez mundua kontradiktorioa da, eta historia kontradizioen bitartez esplikatzen da.

Horren arabera, egin dutena izan da, dialektika marxista edo materialista erabiliz, kontradizioaren bi muturrak bilatzea.

Aitortzen duenez, kontraesan horiek aurkitu dituzte.

Hemen adierazten ditugun pareak: metafora-metonimia, gertakizuna-albistea... dio guretzat komunikabide eta gizakien historia elkarrekin ikusiz esplikatu dezaketen pareak dira.

Esan nahi dut metaforari metonimia kontrajartzen diogunean, esan nahi da hori ez dela oposizio sinple bat.